BUSCADOR:    
23 de Marzo del 2023    In Memoriam

RUEDA DE PRENSA SINDICATOS UNIDAD DE ACCIÓN SINDICAL

19/06/2015

19 de Junio de 2015


Las organizaciones sindicales ErNE, ESAN, ELA, SIPE y EUSPEL convocamos esta rueda de prensa para hacer una valoración de lo sucedido en la Ertzaintza en los últimos meses y explicar cuáles van a ser los siguientes pasos que vamos a dar.


Primero queremos manifestar nuestra valoración muy positiva del seguimiento del colectivo de los ertzainas ha tenido de las movilizaciones y actos de protesta que hemos convocado las organizaciones aquí presentes. Entre los cuales nos gustaría destacar, dos de manera significativa, sin que por ello queramos quitarle valor a otros actos que hemos realizado.


La manifestación del 10 de marzo: donde casi 3000 ertzainas participaron en la manifestación de Bilbao, casi todos los que podían participar, y posiblemente la  manifestación más multitudinaria realizada nunca por el colectivo de la Ertzaintza para reivindicar el respeto a la negociación colectiva y el rechazo a las políticas de recorte e imposición.


Miles de ertzainas han manifestado por carta a la Consejera y al Lehendakari Urkullu, su hartazgo con la actual situación y la petición del inicio de una negociación real donde se respete el derecho a la negociación colectiva, se reviertan los recortes realizados y no se imponga un plan como el Horizonte 2016. 


En este punto, queremos manifestar nuestra sorpresa e indignación al intento tanto por parte de la Consejera y del propio Lehendakari de neutralizar a través  de todos los medios a su alcance la movilización y los actos de protesta realizadas por el colectivo.


Pero ante esta movilización sin precedentes en el colectivo de la Ertzaintza, el Departamento de Seguridad actúa como si no pasara nada, sigue incumpliendo de manera sistemática los acuerdos firmados, sigue negando el derecho a la negociación colectiva y sigue aplicando los recortes iniciados hace años incluso cuando los tribunales estiman que estos recortes van en contra de la Ley. Por otro lado sigue con la imposición del plan horizonte 2016  que, a nuestro entender, tiene graves consecuencias tanto para el colectivo de la Ertzaintza como para la sociedad en general. 


Ante esta situación los sindicatos aquí presentes nos preguntamos ¿Que más vamos a tener que hacer y hasta cuando vamos a tener que seguir movilizándonos para que el Departamento cambie de raíz su actuación y respete al colectivo de la Ertzaintza, los acuerdos alcanzados y el respeto a la negociación colectiva? En cuanto al Plan Horizonte 2016 pedimos como mínimo que escuche a las personas que van a velar por su cumplimiento y se negocien sus consecuencias.


Ante el diagnostico que hacemos de la situación, ahora  los sindicatos de la Ertzaintza  en esta rueda de prensa deberíamos de informaros de la convocatoria de una huelga indefinida. Desgraciadamente los ertzainas tenemos nuestros derechos fundamentales limitados y ante la posibilidad de que la huelga sea declarada ilegal y las graves consecuencias que está podría tener para el colectivo afectado,  debemos de buscar formulas de movilización alternativa para mostrar nuestro hartazgo de la situación.


En este punto queremos manifestar que creemos que la posición que mantiene el Departamento de inmovilismo y ninguneo hacia el colectivo, se debe en gran parte a nuestra imposibilidad de ejercer el derecho fundamental de huelga. Pero está imposibilidad no va a impedir que sigamos movilizándonos hasta lograr nuestro objetivo  que no es otro que conseguir una verdadera negociación y un respeto a los acuerdos.


Por ello las siguientes movilizaciones van a ser las siguientes :


Campaña de concienciación y educación vial a la ciudadanía : Julio y Agosto.


Concentraciones en el parlamento Vasco.


Concentraciones en Lehendakaritza y frente a las Ertzainetxeas de capital.


Traslado del conflicto a Parlamento Europeo : primera semana de octubre.



===============================================================



ErNE, ESAN, ELA, SIPE eta EUSPEL sindikatu erakundeek azken hilabeteotan Ertzaintzan jazo direnen inguruko balorazioa egin asmoz deitu zaituztegu prentsaurreko honetara. Bertan azalduko dizkizuegu, orobat, hemendik aurrera emango ditugun urratsak.


Hasteko eta behin, hemen gauden erakundeok deitutako protesta ekitaldiei eta mobilizazioei ertzainen gizataldeak egin dien jarraipenaren inguruan zinez balorazio baikorra adierazi nahi genuke. Adierazgarriak izan direlako, haietariko bi nabarmendu nahi ditugu. Haatik, ez bedi uler antolatu izan ditugun beste ekitaldiei baliorik batere kentzen diegunik.


Martxoaren 10eko manifestazioa: 3000 ertzain baino gehiagok hartu zuen parte Bilboko manifestazio hartan, bertaratzeko modua izan zuten ia guztiek. Baliteke  Ertzainen kidegoan inoiz burutu izan den manifestaziorik jendetsuena izatea. Horien guztien xedea zen, negoziazio kolektiboa errespeta zedin aldarrikatzea eta murrizketa zein inposizio politikak arbuiatzea.


Milaka ertzainek gutunez helarazi diote Sailburuari eta Urkullu Lehendakariari zenbateraino dauden aspertuta egungo egoerarekin. Mezu berean eskaera bat ere egiten zieten, alegia, benetako negoziazio prozesua has dadila, zeinetan negoziazio kolektiborako eskubidea bermatuko den, egindako murrizketak lehengoratuko diren eta Ortzimuga 2016 planaren antzekorik indarrez ezarriko ez den.


Puntu honetan, argi azaldu nahi genuke zenbateraino harritu eta sumindu gaituen Sailburuak nahiz Lehendakariak berak haien esku dauden bitarteko guztiak baliatuta gure kidegoak antolatutako mobilizazio eta protesta ekitaldiak geldiarazteko egin duten ahaleginak.


Alabaina, Ertzaintzan aurrekaririk ez duen mobilizazio hau ikusita, Segurtasun Sailak ezer gertatu ez bailitzan darrai. Sinatutako hitzarmenak sistematikoki urratzen jarraitzen du, negoziazio kolektiboa egiteko eskubidea ukatzen du eta orain hainbat urte hasi ziren murrizketak ezartzen darrai. Are auzitegiek aipatu murrizketak legez kontrakoak direla iritzi diotenean ere. Bestalde, bere horretan dirau Ortzimuga 2016 planaren ezarpen derrigortuak, zeinak, gure aburuz, ondorio kaltegarriak dakartzan nola Ertzainen kidegoarentzat, hala, oro har, gizartearentzat ere.


Egoera honen aurrean, hemen gauzkazuen sindikatuok zerak kezkatzen gaitu: Zer gehiago egin beharko dugu eta noiz arte jarraitu beharko dugu mobilizaziotan Sailak bere jarduna errotik alda dezan eta Ertzaintzako kideok begirunez har gaitzan? Esan nahi baita, erdietsitako hitzarmenei eutsi diezaien eta negoziazio kolektiboari ekin. Ortzimuga 2016 planari dagokionez, hura bete dadin lanean arituko direnen ahotsa gutxienez entzun dezaten eskatzen diegu eta ondorioak negozia ditzatela.


Egoeraren diagnosi hau aintzat hartuta, prentsaurreko honetan bildu garen  Ertzaintzako sindikatuok  mugagabeko greba deialdi baten berri eman beharko genizueke. Zoritxarrez, ordea, ertzainok oinarrizko eskubideak mugatuta ditugu eta greba ilegaltzat jo dezaten arriskuari so (zeinak kaltetutako kidegoari ondorio larriak lekarzkiokeen),  ordezko mobilizazio moduak bilatze beste aukerarik ez dugu izan egoerak erabat gogaituta gauzkala aditzera emateko.


Honen harira, uste sendo bat jendarteratu nahi genuke, hots, Sailaren jokabide immobilistaren eta gure kidegoarekiko gutxiespen jarreraren zioa, finean, oinarrizko greba eskubidea gauzatzeko ezarri zaigun ezintasunean datzala. Baina ezin horrek ez digu galaraziko geure helburua lortu arte mobilizaziotan jarrai dezagun;  xedetzat baitugu, zinezko negoziazioa eta hitzarmenekiko errespetua lortzea.


Beraz, hona zein izan bide diren hurrengo mobilizazioak:


Hiritarrei begirako bide-hezkuntza eta kontzientziazio kanpaina: Uztaila eta abuztua.


Elkarretaratzeak Eusko Legebiltzarrean.


Elkarretaratzeak Lehendakaritzaren zein hiriburuetako Ertzain-etxeen aurrean.


Gatazka Europako Legebiltzarrera helaraztea: urriko lehen astea.



TE PUEDE INTERESAR...


Araba Tel.: 945 067 216 | Fax: 945 067 484 Sierra de Andia, Nº 2 Oficina 25 01010 Vitoria-Gasteiz ernearaba@erne.es

Gipuzkoa Tel.: 943 474 859 | Fax: 943 453 644 Paseo Madalena Jauregiberri, Nº 4, 1º Oficina 6 20014 Donostia-San Sebastián ernegipuzkoa@erne.es

Bizkaia Tel.: 94 413 01 94 | Fax: 94 413 06 07 San Roque, Nº 3 48007 Bilbao ernebizkaia@erne.es

Udaltzaingoa Policia Local Paseo Madalena Jauregiberri, Nº 4, 1º Oficina 6 20014 Donostia-San Sebastián udaltzaingoa@erne.es